INDIBA, ZER DA?
Elektroterapian oinarritutako irrati-frekuentzia tratamendu-metodo bat da zeinetan beroa sortzeko, gorputzean zehar korronte elektriko baten transferentzia erabiltzen den.
Kalterik sortzen ez duen metodo honetan, pazienteak bero-atsegin sentsazioa nabaritzen du tenperatura handiagoa edo berorik behar ez duen tratamendua bilatzen denean salbu. Indibarekin lan egiten dugunean beraz, kaltetutako ehunen errekuperazioan laguntzen dugu, hauek, normaltasunera denbora laburragoan itzultzea eraginez.
Zein eragin ditu nire gorputzean?
- Metabolismoa areagotzea
- Tenperatura handitzea
- Odol-fluxua handitzea, hórrela oxigenoaren eta mantenugaien ekarpena handituz
- Hantura gutxitzea
- Eragin analgesikoari esker mina murrizten du
- Giharretako lesioen orbaintzea hobetzen du
- Haustura baten ondoren hezurria birsortzen laguntzen du
Indiba noiz erabili?
Lehengo fase inflamatorio edota akutuetan hasita, fase kroniko edota aurreratuenetara arte erabil dezakegu Indiba.
Fase inflamatorio akutuan (zaintiratuak, hausturak, zuntz-hausturak etab.), bioestimulazio bat lortu nahi dugu, eta honen bitartez gerta daitekeen inflamazioa drainatu.
Bestalde, fase aurreratuenetan edo kronikoetan (artrosia, orbainak, etab.) tenperatura handiagoarekin (hiperemia) lan egiten da ehunen birsortzea lortu ahal izateko.
Tratamendu honekin patología ugariren sedatzea edo arintzea lortzen ditugu, hala nola:
- Lunbalgia edo bizkarreko mina
- Zaintiratuak
- Haustura muskularrak
- Artrosia
- Giltzaduretako mina
- Ariketa osteko errekuperazioa
ERREFERENTZIAK
- Coccetta, C., Sale, P., Ferrara, P., Specchia, A., Maccauro, G., Ferriero, G. and Ronconi, G., 2018. Effects of capacitive and resistive electric transfer therapy in patients with knee osteoarthritis: a randomized controlled trial
- Duñabeitia, I., Arrieta, H., Torres-Unda, J., Gil, J., Santos-Concejero, J., Gil, S., Irazusta, J. and Bidaurrazaga-Letona, I., 2018. Effects of a capacitive-resistive electric transfer therapy on physiological and biomechanical parameters in recreational runners: A randomized controlled crossover trial.
- Kumaran B, Watson T. Treatment using 448 kHz capacitive resistive monopolar radiofrequency improves pain and function in patients with osteoarthritis of the knee joint: a randomised controlled trial. Physiotherapy (2017).