HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
22 iraila, 2022

Gihardura iskiotibialeko lesioa

Gihardura iskiotibialeko lesioa
22 iraila, 2022

Gihardura iskiotibialeko lesioa

Iskiotibialak, pelbiseko iskionetatik tibiaraino doazen giharrak dira. Gihar-talde horrek 3 giharrez osatuta dago baina horietako bat bi zatitan banatzen denez, 4 gihar bezala kontatu daitezke. Hanka barrualdetik kanporantz, erdi-mintzezko giharra, erdi-tendoizkoa eta izterreko bizeps giharra ditugu, buru luzea eta motza dituena. Gihardura hori belaunaren flexioa eta aldakaren luzaketa egiteaz arduratzen da. Mugimendu horiek gaur egungo kirol gehienetan egiten dira, hala nola futbolean, saskibaloian, crossfitean edo dantzan.

 

Flexioaren eta luzaketaren ardura hau dela eta, aipatutako kirol hauetan esprintak, abiadura handiko lasterketak edo gihardura honen elastikotasun egokia eskatzen duten mugimenduak egiten direnez, errazago gertazten dira gihar hauetan lesioak. Giharrak oso denbora laburrean uzkurdura egoera batetik luzaketa egoera batera igaro behar duelako gertatzen dira lesio hauek, horregatik normalean gihar-nekea edo ariketa mota hori egiteko prestatuta ez dagoenean kirolaria gertatu ohi dira. Normalean, pertsona ezgaitzen duen eta kirola egiten jarraitzen uzten ez dion zaintiratu bat bezala sentitzen da.

 

Futbolaren kasuan, gihar-gaitasunak gainditzeagatik errazen edo maizen lesionatzen den gihar taldea da. Dantzarekin lotutako kirolen kasuan, aldiz, gehiegizko luzaketaagatik gertatzen da.

 

Lesioa zeinuen, sintomen eta larritasunaren arabera sailka daiteke. Distentsioa dagoela esan genezake zuntz-hausturarik gabe giharra gehiegi luzatzen, baina zuntz-hausturarik egonez gero, mikro haustura edo zuntz-haustura bati buruz ari gara. Kasu hauetan, errekuperazio-denbora luzeagoa da; izan ere, badakigu biologikoki zuntzek 25-28 egun behar izaten dituztela orbaindu eta egitura naturala berreskuratzeko.

 

Lesio honen sintomarik ohikoenak honako hauek izan ohi dira:

  • Oinez era arruntean ibiltzeko ezintasuna
  • Hematoma, haustura bat egonez gero
  • Mina, belauna tolestu edo aldaka luzatzean
  • Mina, luzaketak egitean

 

Beraz, lesio-arriskua gutxitzeko modu bat gihardura horren indarra eta elastikotasuna lantzea litzateke, eta, horrela, kirola behar bezala egiteko prestatzea. Kasu gehienetan, fisioterapia erabiltzea lesioa ahalik eta ondoen sendatzeko gomendatuta dago, balorazio egokia egin eta tratamendu egokia eman ondoren.

Erreferentziak 

  1. De Ridder R, De Blaiser C, Verrelst R, De Saer R, et al. 2019. Neurodynamic sliders promote flexibility in tight hamstring syndrome.
  2. Lovell R, Knox M, Weston M, Siegler J.C, et al. 2017. Hamstring injury prevention in soccer: Before or after training?
  3. Wan X, Li S, Best T, Liu H, et al. 2020. Effects of flexibility and strength training on peak hamstring musculotendinous strains during sprinting.
Previous articleKARPOKO TUNELAREN SINDROMEANext article Sorbalda izoztua

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.