ALDAKAKO MINA, ZER DA?
Aldakako giltzan bertan edo inguruko egituraren baten, hala nola, iztaia, izterra edota belaunean ematen den minari esaten zaio. Min honen jatorriak ezberdinak izan daitezke, adibidez, erorketak, ipurmasaileko tendinopatiak, bursitisak, femur-azetabuluetako zapaltzeak, artrosi edo artritisa etab. luze bat.
Aldakaren egitura apur bat hobeto ezagutu ahal izateko, giltza hau osatzen duten osagai guztiak aipatzea lehenengo urratz garrantzitsua da. Lehenik eta behin, esatea aldaka azpila eta izterrezurra lotzen dituen giltza bat dela. Giltza guztiak bezala, bere egitura egonkortzen duten lotailu (pubis-femurretako lotailua, ilion-femurretako lotailua eta iskion-femurretako lotailua) eta kapsula ezberdinez inguratuta dago. Hauetaz aparte, Labrum edo Azetabulu-ezpain deituriko beste egitura bat dago, izterrezurrari giltzaren barruan tinko eusten diona. Azkenik, sinobia poltsen papera aipatzekoa da ere bai. Poltsa hauek hezurren eta alde bigunen artean kokatzen diren eta sinobia-likidoz beteta dauden zakuto batzuk dira. Euren funtzioa ehunen arteko higadura gutxitzea da.
Giltza honek ahalbidetu ditzaken mugimenduei so egiten badiegu, 6 mugimentdu nagusi direla ikusiko dugu: tolesa, hedapena, hurbilketa, urrunketa, kanporantzako errotazioa eta barnerantzako errotazioa dira. Mugimendu hauek sortu ahal izateko gihar-talde ezberdinak ditugu, eta uzkurketa eta erlaxazioaren bitartez egingo dute euren lana. Gihar nagusiak honakoak dira: ipurmasail-gihar nagusia, ertaina eta txikia, izterraren koadrizeps giharra, gihar iskiotibialak, gihar hurbiltzaileak eta faszia lataren gihar tenkatzailea.
Honegatik guztiagatik aldaka eta ondorioz inguruko beste giltzak (belauna, orno-artekoak edo orkatilak) mindu ditzaketen patologia asko eta ezberdinak daude. Hauen artean ohikoenak hurrengoak dira:
- Femur-azetabuluen arteko zapaltzea. Kasu honetan, mugimendu zehatz batzuen ondorioz izter-hezur eta azetabuluaren artean talka sortzen da.
- Normalean gainkargak eragindako sinobia-poltsaren inflamazio bat gertatzen da. Honek, ariketa fisikoa egiterakoan, oinez ibiltzerakoan edo zenbait gorputz-jarrera ezberdin hartzerakoan mina sor lezake.
- Ohikoa da patologia hauek pertsona zaharretan erorketen ondorioz ematea. Orokorrean protesi bat jarri eta ostean errehabilitazioa erabiltzen den egoeretako bat da.
- Ipurmasailetako tendinopatia. Trokanteris bezala ere ezagutzen da. Gaitz hau, ipurmasailetako zurdek denbora luzean eskari oso handia asetzera behartuta daudenean eta horretarako prestatuta ez daudenean ematen da.
Orokorrean, kasu guztietan edo gehienetan fisioterapia lehen aukerako tratamendua da. Hala ere, beti bezala, balorazio, tratamendu eta pazientearentzako berarentzako egokituta dauden ariketen programaketa egokia egitea beharrezkoa izango da.
ERREFERENTZIAK
- Michihisa Aoyama, et al. A Prospective, Randomized, Controlled Trial Comparing Conservative Treatment With Trunk Stabilization Exercise to Standard Hip Muscle Exercise for Treating Femoroacetabular Impingement: A Pilot Study. Clin J Sport Med,
- Damian R Griffin et al. Hip arthroscopy versus best conservative care for the treatment of femoroacetabular impingement syndrome (UK FASHIoN): a multicentre randomized controlled trial. Lancet 2018; 391: 2225–35
- Mellor R, et al. Education plus exercise versus corticosteroid injection use versus a wait and see approach on global outcome and pain from gluteal tendinopathy: prospective, single blinded, randomized clinical trial. BMJ 2018;361:k1662.
- Bieler T, et al. Exercise induced effects on muscle function and range of motion in patients with hip osteoarthritis. Physiother Rest Int.