HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
13 martxoa, 2023

AURREKO LOTAILU GURUTZATUA

AURREKO LOTAILU GURUTZATUA
13 martxoa, 2023

AURREKO LOTAILU GURUTZATUA

Zer da?

Izterrezurretik tibiara hedatzen den eta bi hezurrok bateratzen dituen kolageno-zuntzen pilaketa bat da. Zuntz hauek, lapraneko norabidea hartzen dute horregatik, bere lehenengo eginkizuna izterrezurraren gainean tibia gehiegi ez biratzea izango da eta bigarrena, tibiaren aurreranzko desplazamendua ekiditea. Honegatik guztiagatik, bere funtzioa era egokian betez gero belauneko giltza egonkortzen lagunduko du.

 

Lesioaren eragileak

Aurreko lotailu gurutzatuaren lesioak belauneko lesiorik ohikoenak dira kirol arloan. Hauek dira zergati ohikoenak:

  • Abiadura-aldaketa edo bat-bateko balaztatze bortitzak.
  • Jauzi baten ondoren erorketan egonkortasuna galtzea.
  • Belaunean edo tibian zuzenean kolpeak jasotzea.
  • Bat-bateko norabide-aldaketak.

Lesio mota hau futbolean, saskibaloian edo eskian gertatzen da batez ere. Normalean, belaunaren barruan klaska bat entzuten da eta horrek, gehienetan, aurreko lotailu gurutzatuaren haustura esan nahiko du. Lesio beraren irismenaren arabera hainbat motatan sailka dezakegu:

  • Zaintiratua: lotailua tentsioan jartzen duen mugimendu bat dagoenean gertatzen da. Tentsio hori gehiegizkoa bada, ehun hori ez da gai izango bere tamaina berreskuratzeko baina hala ere ez da hautsiko.
  • Haustura partziala: mugimenduak ehunean tentsioa sortu ondoren lotailua modu partzialean apurtzen denean gertatzen da. Lotailu-zuntzen zati bat bakarrik apurtzen da, horregatik, lotailu horren bitartezko femurraren eta tibiaren arteko lotura egongo da oraindik.
  • Haustura osoa: sortutako tentsioaren ondorioz lotailu-zuntzak erabat hausten direnean gertatzen da, eta, beraz, jada ez da femurraren eta tibiaren arteko loturarik egongo.

 

Ondorioak

Haustura partzial bat dagoenean ez da beharrezkoa izaten ebakuntza kirurgikoa egitea, hala ere, pertsona bakoitzaren kasuaren araberakoa izango da erabakia.

Haustura oso bat dagoenean eta kirola egiten jarraitu nahi denean, aldiz, ohikoena lotailua lotzeko ebakuntza egitea da. Prozesu luzea da, errehabilitazioa urte oso bat luzatu ohi baita artikulazioaren indarra, egonkortasuna eta mugikortasuna berreskuratzen denerako. Interbentzio kirurgikoaren ondoren sintoma ohikoenak hauek dira: belauneko giltzan zurruntasuna, hantura, koadrizepsean zein iskiotibialetan muskulu-atrofia, egonkortasunaren galera eta indarraren gutxitzea.

Beraz, honelako lesio bat sendatzeko gauzarik garrantzitsuena belaun aktiboaren hedapen ahalmena berreskuratzea eta hankaren gihardura lantzea izango da. Honekin gihar-masa berreskuratu ahal izango dugu eta berarekin batera normaltasunez ibiltzeko gaitasuna. Ondoren, koadrizepsaren eta iskiotibialen indarra landuko da, balizko atrofia eta baita egiten den kirol-praktikaren keinuak hobetu ahal izateko. 

https://himugifisioterapia.com/wp-content/uploads/2023/03/Diseno-sin-titulo6.mp4

BIBLIOGRAFÍA

  1. Effects on lower extremity neuromuscular control exercises on knee proprioception, muscle strength and functional level in patients with ACL reconstruction. Kaya D, Guney-Deniz H, Sayaca C, et al. 2019
  2. Strength training effects on muscular regeneration after ACL reconstruction. Friedmann-Bette B, Profit F, Gwechenberger T, et al. 2018
  3. Cross-education improves cuadriceps strength recovery after ACL reconstruction: a randomized controlled trial. Harpu G, Ulusoy B, Ibrahim T, et al. 2018
Previous articleILION-TIBIETAKO TRAKTUAREN SINDROMEANext article QUERVAINEN TENOSINOBITISA

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.