HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
3 otsaila, 2023

ILION-TIBIETAKO TRAKTUAREN SINDROMEA

ILION-TIBIETAKO TRAKTUAREN SINDROMEA
3 otsaila, 2023

ILION-TIBIETAKO TRAKTUAREN SINDROMEA

Belaunaren kanpoaldean min handia eta akutua ezaugarri bezala dituen gaitza da. Halaber, izter osoan zehar ere mina eragin dezake, aldakaren albo-alderaino, trokanterraren mailaraino alegia.

Ilion-tibietako traktuaren sindromea lesio ohikoenetako bat da distantzia luzeko korrikalarien eta txirrindularien artean. Kirol jarduera mugimendu-plano berean luzaroan mantentzeagatik gertatzen da; izan ere, korrika egiteko, ibiltzeko edo txirrindularitzan aritzeko, ilion-tibietako traktuak behe-gorputzadarrak egonkortzen ditu eta belaunek jasan ditzaketen tortsio-indarrei aurre egiten laguntzen du.

Oro har, progresiboki garatzen da, korrikaldiaren jarraitasuna mugatuz. Hamar edo hamabost minutura agertu ohi da, lasterketaren jarraipena eragotziz. Mina maldekin areagotu egiten da, batez ere maldan behera korrika egiten dugunean, baita erritmo motelean egiten dugunean ere. Erritmo moteletan, femurraren alboko kondiloaren eta ilion-tibietako traktuaren arteko ukipen- edo marruskadura-denbora luzeagoa da, eta hori izan daiteke erritmo gutxiko lanetan edo entrenamenduetan sarriagotan agertzearen arrazoia.

Faszia zabalaren gihar tenkatzailea izterraren albotik igarotzen da kanpoaldetik. Aldakatik, kanpoko eremu iliakoan, belaun-mailan tibiaren (Gerdyren tuberkulua deiturikoan) eta ulnaren artean txertatu arte hedatzen da, arestian aipatutako ilion-tibietako traktuaren bidez.

Zeintzuk dira bere sintomak?

Bere sintomarik ohikoena belaunaren kanpoaldeko sentikortasuna edo mina da. Oro har, mina handiagoa izaten da korrika egiteko, makurtzeko, ibiltzeko, eskailera bat jaisteko edo denbora luzez eserita egoteko belauna tolesten denean.

Lotutako arrisku-faktore batzuk honako hauek dira:

Zein da tratamendua?

Lasterkari-belauna edo ilion-tibietako traktuko sindromea tratatzeko lehen urratsa edozein konpentsazio-patroiren edo mugimendu-asimetrien ebaluazio biomekanikoa egitea da, hau da, diagnostiko funtzional bat egitea hain zuzen ere. Diagnostiko funtzionala, egonkortasun edo kontrol motorraren disfuntzioa, aldakaren edota belaunaren artikulazio-mugikortasunaren disfuntzioa etab. izan daiteke.

Beraz, giharren egonkortasuna edota ahultasuna hobetzeko errehabilitazio bat diseinatu beharko da, artikulazio-mobilizazioak egin beharko dira artikulazioen disfuntzioari aurre egiteko, oinetakoen doikuntza egokiak eta artikulazioen eskuzko terapia ere burutu beharko dira, ehunen luzaketak edota mobilizazioak…

Nola prebenitu lesioa?

Kirol edo jarduera berri bat hasten bada, gorputza horretarako prestatzea da garrantzitsuena. Entrenamenduetan gehiagora egitea eta fisikoki egokitzea lesioak saihesteko era egokiak izango dira horretarako. Eremuan mina nabaritzen baduzu, ez itxaron mina jasanezina bihurtu arte eta lesioak kirola egitetik asteetan zehar kirola egin gabe uzten zaituen arte.

Aldakako ariketa isolatuek eta luzaketa ariketek eragin positiboa dute ilion-tibietako traktuko sindromearen sintomak murrizten; izan ere, ariketa egitea minaren murrizte orokortu batean eta indarraren hobekuntzan oinarritutako esku-hartze egokia izan daiteke horrela funtzioa hobetuko delarik.

https://himugifisioterapia.com/wp-content/uploads/2023/02/fggfd.mp4

BIBLIOGRAFÍA

  1. Cloosterman, Kyra L.A., et al. “Consequences and Prognosis of Running-Related Knee Injuries among Recreational ” Clinical Journal of Sport Medicine, vol. Publish Ahead of Print, 15 Sept. 2020, 10.1097/jsm.0000000000000861. Accessed 2 Nov. 2020.
  2. Foch, Eric, and Clare E. Milner. “Frontal Plane Running Biomechanics in Female Runners with Previous Iliotibial Band ” Journal of Applied Biomechanics, vol. 30, no. 1, Feb. 2014, pp. 58–65, 10.1123/jab.2013-0051. Accessed 31 Mar. 2020.
  3. McKay, Janine, et al. “Iliotibial Band Syndrome Rehabilitation in Female Runners: A Pilot Randomized Study.” Journal of Orthopaedic Surgery and Research, vol. 15, 1, 24 May 2020, 10.1186/s13018-020-01713-7.
  4. Ramskov, Daniel, et al. “Progression in Running Intensity or Running Volume and the Development of Specific Injuries in Recreational Runners: Run Clever, a Randomized Trial Using Competing Risks.” Journal of Orthopaedic & Sports Physical Therapy, 48, no. 10, Oct. 2018, pp. 740–748, 10.2519/jospt.2018.8062. Accessed 20 May 2020.
Previous articleTENDINOPATIA GLUTEOANext article <strong><u>AURREKO LOTAILU GURUTZATUA</u></strong>

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.