HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
24 azaroa, 2023

MIN KRONIKOA

MIN KRONIKOA
24 azaroa, 2023

DOLOR CRÓNICO

Zer da mina?

Mina bai emozionalki bai sentsitiboki desatsegina den sentipen gisa definitzen da non ehunetan kaltea egon daiteken edo ez. Prozesu kognitiboek eta emozionalek parte hartzen dute esperientzian eta beraz, iraganean izandako esperientzia mingarriek eta beste pertsona batzuen kontakizunek zuzenean eragin dezakete oinaze-sentsazioan, eta mina benetan dena baino handiagoa bihurtu.

Mina bi mota ezberdinetan sailka daiteke: akutua eta kronikoa. Lehenengoa prozesu traumatiko baten ondorioz agertzen den mina da, kolpe, bihurritu edo giharretako haustura baten ondoren. Min honek alarma gisa funtzionatzen du kaltetuta dagoen eremua babesteko helburuarekin. Bigarrena, iraupen luzeagoko min iraunkorra da. Min kroniko bezala hartu ahal izateko, gutxienez 3 hilabete baino gehiagoko iraupena duen mina izan behar dela esaten da, dagoeneko kaltetutako ehuna konpondu bada ere.

Min kronikoa antsietate- eta depresio-prozesuekin ere lotua izan da, hauek mina larriagotzen duten faktoreak direlarik. Gainera, min kroniko kasuen % 53an loezina agertzen da, eta horrek antsietate- eta depresio-prozesuak areagotzen ditu. Hori gertatzen da minak pertsonen eguneroko bizitzako jarduerak oztopatzen dituelako, eta, horrela, gogo-aldarteari eragiten diolako.

Min kronikoaz ari garenean, jasaten duen pertsonaren gorputzean aldaketa fisiko eta fisiologikoak ere gertatzen diren prozesu bati buruz ari gara. Gerrialdeko min kroniko kasuetan gerrialdeko bizkarrezurraren mugikortasuna murrizten dela, gihardura endekatu egiten dela, giharretako ahuleziaren zantzuak daudela eta giharduraren tamaina txikiagoa dela ikusi izan da.

Arestian esandakoaren ondorioz, ariketak min kronikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duela antzematen ari da. Ariketa fisikoak, aerobikoak zein indarrekoak, pertsonaren bihotz-biriketako gaitasunak hobetzen ditu, gihardura indartzen du eta min mota horrek sor ditzakeen antsietate- eta estres-sintomei aurre egiten laguntzen du.

Beti bezala, pertsona bakoitza desberdina da eta baliteke ariketa kantitate bera eraginkorra ez izatea kasu guztietan. Beraz, kasu bakoitza norbanakoari egokitzeko balorazioa da beti aukerarik onena. 

Bibliografía:

  1. Yoga improves occupational performance, depression and daily activities for people with chronic pain. Schmid a, Van Puymbroeck M, Fruhauf C, et al. 2019
  2. Complementary treatment comparison for chronic pain management: a randomized longitudinal study.
Previous articlePUBALGIA

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.