HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
10 otsaila, 2021

Zer da bizkarreko mina?

Zer da bizkarreko mina?
10 otsaila, 2021

Zer da bizkarreko mina?

Min lunbarra da gure gizartean dagoen patologiarik ohikoenetako bat; izan ere, pertsonen %60-%90 inguruk min lunbarren bat pairatuko du bere bizitzan zehar. Patologia hau beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola: “Lunbago”, “Lunbalgia” edo “giltzurrunetako mina”. Baina, azken finean, bizkarraren beheko aldean dagoen mina da, azken saihets-hezurren eta ipurmasailaren artean.

Mina oro har, oinez zutik luzaroan egoteagatik, eserita ordu luze egoteagatik, makurtzean, zorutik zama astunak altxatzean edo mugimendu edo keinu errepikatuak egitean agertzen da.

Min hori hainbat arrazoirengatik sortzen da eta horregatik esaten dugu faktore-anitza dela. Kaltea egitura anatomiko desberdinek eragiten dute. Orokorrean, jatorria nolakoa izan, halakoa izango da kaltetutako egitura. Bestalde, iraupenaren arabera, min akutua (minarekin 3 hilabete baino gutxiago) edo kronikoa (minarekin 3 hilabete baino gehiago) dela esango dugu.

Zeintzuk dira min lunbarraren eragileak?

Estresa, genetika eta sasoi fisiko eza dira eremu horretan mina eragile, baina ez dira bakarrak.

Min lunbarraren eragile ohikoenetako bat sedentarismoa da, hau da, eserita ordu asko ematea eta jarduera fisikoaren gabezia. Ordu asko eserita igarotzeaz gain garrantzitsua da jakitea jarrera txarra izateak aregotu dezakeela minaren agerpena.

Bestalde, ariketa fisiko gehiegi edota zama oso astunak altxatzen denbora gehiegi emateak minaren agerpena ere eragin dezake.


Zer egin dezake fisioterapeutak min lunbarra arintzen laguntzeko?

  • Pazientea heztea, bere mina nondik etor daitekeen azalduz edo pazienteari sortzen zaion edozein zalantza edo galdera erantzunez.
  • Eskuzko terapia erabiliz mina gutxitzea eta sintomak arintzea.
  • Pazientearekin batera lunbarraldea sendotu dezaketen eta haren jarduera fisikoa areagotzen duten ariketak lantzea. Beti ere bizimodu aktiboa sustatuz eta sintomek ahalbidetzen dutenean eguneroko bizitzan normaltasuna berreskuratzen saiatuz.
  • Pazientearen autozainketa sustatzea, bai lanposturako bai eta jarreraren ergonomia hobetzeko hainbat estrategia erakutsiz.
  • Kasuren batean medikura deribatzearen beharra baloratzeko pazientearen jarraipena egitea.

BIBLIOGRAFIA

  1. Aure O, Hoel Nilsen J, Vasseljen O. Manual Therapy and Exercise Therapy in Patients With Chronic Low Back Pain (2017).
  2. Suh J, Kim H, Jung G, Ko J, Ryu J. The effect of lumbar stabilization and walking exercises on chronic low back pain (2019).
  3. Evans R, Haas M, Schulz C, Leininger B, Hanson L, Bronfort G. Spinal manipulation and exercise for low back pain in adolescents: a randomized trial (2016).
  4. Dower A, Davies M, Ghahreman A. Pathologic Basis of Lumbar Radicular Pain (2019).
  5. Gómez Vega J, Acevedo-González J. Escala de diagnóstico clínico para dolor lumbar de origen facetario: revisión sistemática de la literatura y estudio piloto (2018).
  6. A. Hernández G, D. Zamora Salas J. Ejercicio físico como tratamiento en el manejo de lumbalgia (2017).
Next article ZIZTADA LEHORRA, ZER DA?

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.