HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
26 uztaila, 2021

ZER DA OIN-ZOLAKO FASZITISA?

ZER DA OIN-ZOLAKO FASZITISA?
26 uztaila, 2021

¿QUÉ ES LA FASCITIS PLANTAR?

Oin-zolako faszia oin-zolan daukagun ehun konektiboa da. Kalkaneoa (orpoa) eta behatzak lotzen dituen banda bat da. Luzera-arkua mantendu eta ibiltze bultzadan sortzen den indarra xurgatzea ditu helburu.

Oin-zolako mina, gaitz arrunta da. Faszia handitu, loditu edota ahultzen denean oin-zolako faszitisa deritzogu. Kalkaneoren erdiaurreko gunean kokatutako mina da eta oineko erdialreaino zabaldu daiteke. Biztanleriaren %3.6 eta %9.6an ager daiteke.

ZEINTZUK DIRA SINTOMARIK NAGUSIENAK?

Goizeetan edota atsedenaldi baten ostean min handia sentitu ohi da. Min hau mugimenduarekin hobera egiten du baina epe luzean gorputzak pisu handia jasanez gero areagotuko da.

Miaketa fisikoari dagokionez, kalkalneoaren barne aldean tuberkulua ukitzean eta lehenengo behatzaren dorsiflexio pasiboa eragitean mina sentitzen da.

Tratamendua, orokorrean, teknika inbasiboetan eta entrenamendu ez-inbasiboetan datza.
Teknika inbasiboei dagokienez, kortikoide infiltrazioa da teknikarik erabiliena sintoma akutuak edota kronikoak arintzeko.

Bestalde, teknika ez-inbasiboak hobeagoak izan daitezke mina epe luzean arintzeko. Tratamendu plan bat sortu behar da (fisioterapia eta luzapenekin) eta hobekuntza 6-8 asteen buruan ikusiko dira.

Tratamendurik eraginkorrena fasziaren luzapena da fisioterapia eta etxeko ariketekin konbinatuta.

Hona hemen gaitz hau hobetzeko balioagarriak izan daitezkeen ariketak:

Trizeps sural muskuluaren luzapena

78

Pilotarekin masajea eman oin-zolako fasziatik

Oin-zolako faszitisaren luzapena

Hanketako muskulu bikien luzapena

Soleo muskuluaren luzapena

ERREFERENTZIAK

  1. McClinton S, Heiderscheit B, McPoil T, Flynn T. Effectiveness of physical therapy treatment in addition to usual podiatry management of plantar heel pain: a randomized clinical trial. 2019.
  2. Schwartz E. Plantar Fasciitis: A Concise Review. 2014.
Previous articleZERBIKALGIANext article ESKALADA ETA LESIOAK

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.