HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
18 martxoa, 2021

ZIZTADA LEHORRA, ZER DA?

ZIZTADA LEHORRA, ZER DA?
18 martxoa, 2021

ZIZTADA LEHORRA, ZER DA?

Teknika erdi-inbaditzaile berri bat da, orratzen bidez egiten dena, tratatu nahi dugun muskuluaren sakontasunaren araberakoak direnak. Ziztada lehorra deritzo inolako substantziarik infiltratu gabe orratzak azalean sartzean datzalako.

Fisioterapeutentzat gainera, orratza haztapen-tresnatzat har daiteke. Honek zer esan nahi dauka? Orratzaz baliatuz, honek zeharkatutako ehunetako irmotasun-aldaketak antzeman ditzakegula alegia.

Ziztada-teknikak honela sailkatzen dira: azaleko ziztada eta ziztada sakona. Lehenengo kasuan orratza larruazalpeko ehunean geratzen da, muskulura iritsi gabe, eta bigarrenean ordea, orratza muskuluraino sartzen da.

Teknika honen helburuak mina murriztea, gihardura erlaxatzea eta mugikortasuna hobetzea dira. Teknika honen emaitza kontrolatuek erakusten duten bezala, ehun bigunetako lesioen kasuan erabilgarria da (muskuluak, tendoiak, lotailuak eta kapsula). Lehenengo saiotik aurrera eta 4 edo 5 saiorekin, berreskuratze funtzionala ezin hobea lortzen da.

 

Noiz erabili baina?

Batez ere, hainbat eremutako mina arindu, giharretako lesioak tratatu (banda fibrotsuak eta muskulu-elongazioa besteak beste), edota tendinopatiak eta buruko eta garezurreko minak tratatu behar direnean erabiltzen dugu.

 

Zer sentsazio ematen du?

Espasmo lokal bat nabaritzen da, edo beste era batera esanda, muskulu-zuntzean sortutako uzkurdura islatuak nabaritzen dira. Ohikoa da baita ere ziztada-gunean edo eremutik urrun samar dauden eremuetan mina sentitzea. Hala ere, sentsazio guztiz arruntak dira hauek.

 

Ba al dago albo-ondoriorik?

Litekeena da ziztadaren ondoren inguru horretan hondar-min bat nabaritzea. Ohikoa da hurrengo egunean ezbehar sentsazioa izatea baita ere.

ERREFERENTZIAK

1. Bron C, Dommerholt JD. Etiology of myofascial trigger points. Curr Pain Headache Rep. 2012;16(5):439–44.
2.  Travell JG, Simons LS. Dolor y disfunción miofascial. El manual de los puntos gatillo. Vol. 1 y 2. 2ª ed. Madrid: Panamericana; 2002
3. Rayegani SM, Bayat M, Bahrami MH, Raeissadat SA, Kargozar E. Comparison of dry needling and physiotherapy in treatment of myofascial pain syndrome. Clin Rheumatol. 2013; 33 (6). p. 859-864.
4.  Zhou, K., Ma, Y. and S Brogan, M., 2015. Dry Needling versus Acupuncture: The Ongoing Debate – Kehua Zhou, Yan Ma, Michael S Brogan, 2015. [online] SAGE Journals.

Previous articleZer da bizkarreko mina?Next article INDIBA, ZER DA?

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.