CERVICALGIA
Zerbikalgia edo min zerbikala goiko lerro nukalaren, alde okzipitalaren eta lehen orno dortsalen artean jasaten den mina da.
Ba al zenekien zerbikaletako mina gure gizartean patologiarik ohikoenetako bat dela?
Helduen %50k urtean behin gutxienez min zerbikala pairatzen duela edo pairatuko duela kalkulatzen da. Ohikoa da lehenengo gertaera mingarriaren ondoren mina berriz agertzea, bai eta hurrengo 5 urteren baitan minaren hobekuntza eskasa edo berragerpen bat egotea.
Kasu gehienetan mina zehaztugabea da, horrelako gaitzen jatorria multifaktoriala baita. Arrazoi ohikoenen artean hurrengoak daude:
- Trauma osteko zerbikalgia
- Lepoko zartakoa
- Ornoarteko diskoaren lesioak
- Besorako irradiazioa duten erradikulopatiak edo zerbikalgiak
- Mielopatiak
Hainbat faktorek eragiten dute horrelako patologietan. Alde batetik, faktore mekanikoak daude, hala nola pisuak altxatzea, mugimendu errepikakorrak edo jarrera ezegokien mantentzea, sedentarismoa, giltzadura- edo masailezur-arazoak, trafiko-istripuak, erorketak edo kolpeak… Beste alde batetik estresa, antsietatea edo atseden ezegokia bezalako faktoreek ere eragina dute minaren pertzepzioan.
Kasu askotan, lepoko mina zefaleekin, migrainekin edo goiko gorputz-adarretako minekin lotzen da.
Zein zerbikalgia mota existitzen dira?
- Eboluzioaren arabera akutua edo kronikoa izan daiteke:
- Akutua, ‘Tortíkolisa’: Bat-batean agertzen da eta oso mugatzailea da
- Kronikoa: Denboran zehar mantentzen da
- Ezaugarrien araberakoa
- Zefalearekin lotutako zerbikalgia
- Lepoko mina mugikortasun-faltagatik edo faltarekin
- Goiko gorputzadarrak bezalako gertuko ataletara irradiatutako mina
- Borondatezko kontrol motorearen aldaketa
Zer egin dezakegu fisioterapeutek min hori maneiatzen laguntzeko?
Gure helburua pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da. Anamnesia eta miaketa fisiko sakon bat eginez (jarrera eta mugimenduaren azterketa eta indar-testa), bakoitzari gertatutako eta gorputz-funtzioari eragiten dioten edota ohiko bizitza mugatzen duten aldaketak hantzemango ditugu.
Hainbat ikerketek frogatu bezala, eskuzko terapiak zuzendutako ariketa espezifikoekin batera, sintomak hobetu, mina arindu eta zerbikalen funtzionaltasuna hobetzen dute.
Erreferentziak
- Bernal-Utrera, C., Gonzalez-Gerez, J., Anarte-Lazo, E. and Rodriguez-Blanco, C., 2021. Manual therapy versus therapeutic exercise in non-specific chronic neck pain: a randomized controlled trial.
- Domingues, L., Pimentel-Santos, F., Cruz, E., Sousa, A., Santos, A., Cordovil, A., Correia, A., Torres, L., Silva, A., Branco, P. and Branco, J., 2021. Is a combined programme of manual therapy and exercise more effective than usual care in patients with non-specific chronic neck pain? A randomized controlled trial.
- Krøll, L., Hammarlund, C., Linde, M., Gard, G. and Jensen, R., 2021. The effects of aerobic exercise for persons with migraine and co-existing tension-type headache and neck pain. A randomized, controlled, clinical trial.
- Rodríguez-Sanz, J., Malo-Urriés, M., Corral-de-Toro, J., López-de-Celis, C., Lucha-López, M., Tricás-Moreno, J., Lorente, A. and Hidalgo-García, C., 2021. Does the Addition of Manual Therapy Approach to a Cervical Exercise Program Improve Clinical Outcomes for Patients with Chronic Neck Pain in Short- and Mid-Term? A Randomized Controlled Trial.