DOLOR FEMOROPATELAR
Izter-belaunezurretako mina, normalean belaunaren aurrealdean eragiten duen mina da, tibiaren eta belaunezurraren artean edo azken honen barrualdean. Nerabe kirolarietan edota pertsona heldu gazteetan ematen den ohiko patologia bat da. Urteroko prebalentziari erreparatuz, populazio orokorrean %23 eta nerabeetan %29 da, emakumezkoena gizonezkoenaren bikoitza delarik.
Orokorrean kokorikatze, oinkada, jauzi etab. bezalako ariketen praktika errepikatuaren edo egunerokoak diren beste zenbait praktiken ondorioz agertzen da, hala nola, eskailerak igo edota jaitsi, aulkian eseri edo oinez ibili. Pertsona bat patologia hau garatzera eramaten dituzten faktore asko daude, besteak beste, bere gorputzaren anatomia, egiten duen ariketa fisiko mota eta belauneko giltza inguratzen duten muskuluen berariazko indarra.
Patologia honen tratamenduari dagokionez, mina gutxitzeko eta giltzaren funtzionaltasuna hobetzeko dagoen aukerarik hoberenetarikoa kirola egitea dela ikusi da. Belauneko giltzan zuzenean eragiten duten egiturak hurrengoak direla esan genezake: aldakaren gihardura eta giltza bera, hankaren gihardura eta orkatilaren gihardura. Honexegatik esan genezake beraz, belaunaren mina hobetzeko hankaren gihardura osoan lan egin beharko litzatekela ipurmasaila edo koadrizepsa lantzeko ariketak eginez, orkatila eta belaunaren propiozepzioa era espezifikoan lantzen den bitartean.
Era berean, ikusi egin da nola egitura ezberdinetan jorratutako eskuzko terapiarekin batera garatutako ariketak giltzaren funtzionaltasun handiagoa ahalbidetzen duen. Ariketak eta eskuzko terapia konbinatuz, belauneko mina daukaten pertsonen normaltasunaren berreskurapena erraztu egiten da eta kaltetutako belaunean karga progresibo bat ezartzea ahalbidetu ere bai.
Beti bezala, tratamenduaren aplikaziorako norbanakoaren baloraketa beharrezkoa da eta honekin batera minari buruz hezitzea, horrela patologia larritu dezaketen faktoreen ekiditzea bultzatzen saiatzeko.
ERREFERENTZIAK
- Saad MC, et al. Is hip strengthening the best treatment option for females with patelofemoral pain? A randomized controlled trial of three different types of exercises. Braz J Phys Ther, 2018.
- Hott A, et al. Predictors of pain, function and change in patelofemoral pain. The American Journal of Sports Medicine, 2019.
- Hott A, et al. Effectivnes of isolated hip exercise, knee exercise or free physical activity for patelofemoral pain. The American Journal of Sports Medicine,
- Hott A, et al. Patelofemoral pain: One year results of a randomized trial comparing hip exercise, knee exercise or free activity. Scandinavian Journal Medicine and Science in Sports, 2020.