ESKALADA ETA LESIOAK
“Eskalada, babeserako eta progresiorako baliabide ezberdinak erabiliz harkaitzezko paretak igo edo zeharkatzean datzan kirola da. Honela deskribatzen du Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioak diziplina.
Ingurunearen arabera (arroka edo Boulder izeneko gimnasileku bereziak) edo babeserako erabilitako elementuen arabera (eskalada klasikoa, eskalada artifiziala edo kirol-eskalada) eskaladaren baitan modalitate desberdinak ezberdindu ditzakegu. Gaur egun, kirol eskalada da gehien praktikatzen dena. Praktika honek gero eta zale gehiago biltzen ditu, eta horregatik kirol honetan gehien gertatzen diren lesioen inguruan arituko gara aurrerantzean.
Ba al zenekien eskalatzaileen %77 gutxienez lesio bat izango duela bere praktikaldian zehar? Ba al zenekien lesio horien %81 goiko gorputz-adarrekoa izango dela? Azken hauen artean, ohikoenak hatzamarretako lesioak dira (%32 – %52), poleetakoak dira lesio horien %44, eta sorbaldako eta ukondoko lesioak %17 eta %8, hurrenez hurren.
Lesio horietako asko hainbat arrazoirengatik gertatzen dira: gehiegizko praktika, traumatismoak, berotze-falta edo ehunen garapen eskasa edo eza. Horregatik, gorputzeko ehunak kirol honetara egokitzeko denborak oso kontutan izan beharrekoak dira. Giharrek adibidez, 3 aste inguru behar izaten dituzte esfortzu berezi horretara egokitzeko, tendoiek eta lotailuek, aldiz, 1 eta 2 urte arteko entrenamendua behar izaten dute. Hau dela eta, lesiorik ohikoenak poleak, hatzamarretako lotailuak eta eskuaren gihardurako tendoietan gertatzen dira.
Lesio-arriskua areagotzen duten faktoreetako bat heldulekua heltzeko era da. Eskaladan, hainbat heldulekuak heltzeko hainbat era daude, eta eskuen-makotzea, erdi-makotzea eta estentsioan-heltzea dira ohikoenak. Hiru heltzeko modu horien artean, eskuen makotzea da kaltegarriena. Horrela helduta, eskalatzaileak bere hatzetan indarra biderkatzeko gai da, egitura pasiboak (lotailuak eta poleak) tentsioan jartzen baitira eta, modu horretan, tendoiei torke bezala egiten baitiete. Guzti honen ondorioz, tendoiak indar handiagoa egin ahal izateko euskarri bat sortzen da. Hau, aldi berean, arazo izan daiteke ehunak ez badaude jasarazten ari zaien kargara egokituta hautsi egin baitaitezke.
Prebentzio-programa bat jarraituta lesio-arriskua gutxitu egin daiteke. Programa hori, berotze-ariketa, gorputz-adarra karga batetik gora prestatzeko indar-ariketa eta gainkargak prebenitzeko hainbat luzatze ariketaz osatuta egon beharko litzateke.
ERREFERENTZIAK
Vigoroux L, et al. Estimation of finger muscle tendon tensions and pulley forces during specific spot-climbing grip techniques. Journal of Biomechanic. 2006,39, 2583-2592.
Neumann DA. Kinesiology of Musculoskeletal System. Second edition. Mosby Elsvier. 2010