HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
18 maiatza, 2023

QUERVAINEN TENOSINOBITISA

QUERVAINEN TENOSINOBITISA
18 maiatza, 2023

QUERVAINEN TENOSINOBITISA

Zer da?

Erpuruaren giharduraren konpresioa da, hatzamar honen urruntzaile luzearen eta hedatzaile luzearen zurdena alegia. Nahiz eta patologia honen jatorria zein den ez dakigun, badakigu eragin dezaketen kausa batzuk zeintzuk diren: erpuruarekin edo eskumuturrarekin mugimendu errepikakorrak egitea (batez ere kubitoko desbideratzearekin eta erpuru beraren hedatze eta urruntzearekin) giharretako nekea, faktore genetikoak, hotzarekiko esposizioa eta anatomiaren aldakortasuna besteak beste.

 

Sintomak

Sintomarik ohikoenak honako hauek dira: hatzarekin eta eskumuturrarekin mugimenduak egitean erpuruaren oinarrian mina agertzea, mina haztatzerakoan eta ezintasun funtzionala. Sintoma horiek guztiak erpuruaren oinarrian agertzen dira eta ondorioz, tenosinobitis hau oso ondo antzematen da Finkelsteinen testa egitean, erpurua gainerako hatzekin heldu eta desbideratze kubitala egitean datzana hain zuzen ere.

Gaitz honen prebalentzia %0,5ekoa da gizonetan eta %1,3koa emakumeetan. Faktore hormonal batek eragindako sintomatologiaren parte da, eta, beraz, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeek probabilitate handiagoa lukete patologia hau pairatzeko.

 

Tratamendua

Prebentzio eta tratamendu gisa atseden erlatiboa gomendatzen da. Batez ere, eskuzko jarduera batek eragin badu gaitza. Bestalde, erpururako euspena daukan eskumuturreko bat erabiltzeak sintomak gutxitzen laguntzen duela ikusi egin da, horrela, eguneroko jardueretan erpurua gutxiago erabiltzen baita. Honez gain, aipatutako tratamendu hau fisioterapiarekin eta ariketekin osatu beharko litzateke, mina gutxitzeko, funtzioa berreskuratzeko eta eguneroko jarduerak berriro minik gabe egin ahal izateko.

Fisioterapia-tratamenduari dagokionez, kasu bakoitza indibidualizatu beharko litzateke, kasu bakoitzaren arabera tratamendurik onena egin ahal izateko. Hala ere, ariketa egitea beti izango da patologia honetan laguntza handia.

BIBLIOGRAFÍA

  1. Paraffin bath therapy in De Quervain´s tenosynovitis: a single-blind randomized controlled trial. Karlibel I, Aksoy M & Alkan A. 2021.
  2. Nonsurgical treatment of De Quervain tenosynovitis: a prospective randomized trial. Ippolito J, Hauser S, Patel J, et al. 2018.
  3. A prospective randomized clinical trial of prescription of full-time versus as-desired splint wear of De Quervain tendinopathy. Menendez M, Thornton E, et al. 2015.
Previous article<strong><u>AURREKO LOTAILU GURUTZATUA</u></strong>Next article PUBALGIA

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.