HI MUGI FISIOTERAPIA
  • HI MUGI
  • TRATAMENDUAK
  • AZKEN BERRIAK
  • KONTAKTUA
  • Euskara
  • Español
21 urtarrila, 2022

SORBALDAKO MINA

SORBALDAKO MINA
21 urtarrila, 2022

SORBALDAKO MINA

Sorbaldako mina mediku kontsulta guztien artean hirugarren patologia ohikoena da. Pertsonen bizitzan eragin handia izan dezake, bai norbanakoaren autonomian (janzteko, orrazteko, hortzak garbitzeko), baita kirol praktikan edo lanean ere. Artikulazio konplexua denez, hainbat faktorek erasan dezakete.

 

Alde batetik, sorbaldari dagokionez, mugikortasun handiko giltzadura da baina ezegonkorra aldi betena. Hainbat egiturek osatzen dute, hala nola, errotatzaileen zorroa. Zorro honetan zenbait giharren tendoiek osatzen dute (supraespinosoa, infraespinosoa, subeskapularra eta gihar biribil txikia). Gihar hauek sorbaldaren giltzadura inguratzen dute eta hauetakoren bat minduta egonez gero sorbaldako mina, mugimenduaren mugatzea edota besoko indar falta eragin dezake.

 

Bestalde, sorbaldako egiturekin jarraituz, hezur egiturak aurkitzen ditugu: akromion, lepauztaila eta lehenengo sahiets-hezurra besteak beste. Hezur guzti hauek, euren artean, sorbaldaren mugimendu ezberdinak ahalbidetuko dituzten giltzadurak sortzen dituzte. Beraz, giltzadura hauek sortzen dituzten egiturek beren oinarrizko funtzioak betetzen ez badituzte, alterazio ezberdinak edota mugimenduaren mugatzea sortuko dituzte, eta denborarekin, mina eta ezintasun funtzionala.

 

               Azkenik, gitzadura barneko patologietaz ezin ahaztu. Zapaltze subakromiala esaterako. Patologia honek sorbaldako minen %45-%65a suposatzen du. Akromion eta humeroaren arteko espazioa txikitzen denean agertzen da. Kasu honetan, kapsulak edota burtsak (akromion azpian dagoen zakua da, zeina errotatzaileen zorroan parte hartzen duten tendoien euskarria den, hezurren arteko talka sahiestuz) garrantzia handia dute. Kasu gehienetan, beso gogortasuna, mina eta mugimendu ezintasuna dagoenean hauetako bat edo biak kaltetuak egoten dira.

 

Tratamenduari dagokionez, gehienetan eskuzko terapia eta ariketekin mina gutxitu eta mugimendua hobetzen dela ikusi da. Eskuzko terapiarekin mina arintzen da eta sorbaldako inguruko giltzadurak mugiaraziko ditugu, baita artikulazioa bera ere. Ariketekin, inguruko giharrak indartuko ditugu mugikortasuna hobetuz eta mina gutxituz.

 

Beti bezala, minaren jatorria zein den jakiteko tratamenduaren aurretik balorazioa egin beharko da, gaitz bakoitzari konponbide ezberdin bat eskaintzeko.

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

  1. Greenberg D. Evaluation and treatment of shoulder pain. Med Clin N Am 98 487-504. 2014
  2. Turgut E, Duzgun I, Baltaci G. Effects of scapular stabilization exercise training on scapular kinematics, disability and pain in subacromial impigment: A randomized controlled trial. Phys Med Rehab. 2017
  3. Vallés-Carrascosa E, et al. Pain, motion and function comparison of two exercise protocols for the rotator cuff and scapular stabilizers in patients with subacromial síndrome. Journal of hand therapy. 2017
Previous articleESKALADA ETA LESIOAKNext article TENIS UKONDOA

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Recent Posts

MIN KRONIKOA24 azaroa, 2023
PUBALGIA10 abuztua, 2023
QUERVAINEN TENOSINOBITISA18 maiatza, 2023

Sobre nosotros

En Hi mugi fisioterapia buscamos mejorar múltiples dolencias y lesiones empleando técnicas y herramientas con las que podamos conseguir abordar tu lesión.

Valor de urgencia seleccionado: 0
¡HOLA! ¿Necesitas ayuda?
1
CHAT ONLINE HI MUGI
Bienvenidos a HI MUGI, ¿podemos ayudarte con algo?
Consultar
Usamos cookies para asegurar que te damos la mejor experiencia en nuestra web. Si continúas usando este sitio, asumiremos que estás de acuerdo con ello.